Bestalde, hilaren 30ean, Aitor Ormazabalek “Artzai” ere lehen saria irabazi zuen Tolosaldea-Debaldea-Goierrialdea bailaretako azpitxapelketan 2.urteko Infantilen mailan.
Lehen urtekoen bailarakoan berriz Eneko Maizek, bigarren postua lortu zuen.
Horrez gain, Iñaki Lizasok Altzako Gabon torneoko finala jokatuko du Irureta beasaindarrarekin. Finalerdian Ollo-Mariñelarena bikoteari 22-16 irabazi eta gero, urtarrilaren 6an, Errege egunean goizeko 11:00tan Altzan txapela irabazteko aukera izango du. Zorte on!