Lain musika taldeak irabazi du Euskadi Gazteako Maketa Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 2a, 15:08

Imanol Urkola, Kristina Aranzabe eta Jabi Ribero villabonatarrek, Leire Berasaluze adunarrak eta Ibarrako Jon Altunak osatutako Lain musika taldeak irabazi du Euskadi Gazteako XVIII. Maketa Lehiaketa. 5000 euroko saria, bideokliparen grabazioa eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera eskuratu dute musikari gazteek. Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!