San Silvestre lasterketa jendetsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko urt. 2a, 14:28

Urteko azken egunean, urtero legez, San Silvestre lasterketa jendetsua izan zen Zizurkil eta Villabona artean. Eskualdeko korrikalari askok hartu zuen parte, 400dik gora pertsonak. Aurtengoa, gainera, Villabonako Zunbeltz eta Zizurkilgo Urkamendi elkarteek antolatzen duten lasterketaren XXV. edizioa izan da eta lasterketaz gain, bertsoak eta txokolatada ere izan ziren omenaldi festan. Korrikalari bakoitzari txapele oparitu zieten arduradunek. Probako garailea tolosarra izan zen. Eskualdeko lehen korrikalaria, Patxi Urizar villabonatarra.

Argazki gehiago 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!