Calcuta ondoan erakundearen azoka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 22a, 11:56

Calcuta ondoan gobernuz kanpoko erakundeak azoka antolatu zuen joan zen larunbat goizean Errebote plazan. Aipatu azokan Indiako bizimodua gerturatu zieten txikienei bereziki. Margotzeko, makillatzeko, jolasteko, tea hartzeko, artisau lanak erosteko, irudiak ikusi eta herritik bertatik atera gabe, Asiako lurraldera bisita egiteko gonbidapena luzatu zuten. Erakundearen inguruko informazio gehiago www.calcutaondoan.org gunean aurki daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!