Bost saio izango dira denera, ikuslego zabalarentzat lau eta bosgarrena haurrentzat bereziki. Lehen lau saioak iluntzeko zortziretan hasiko dira eta horiek ikusteko sarrerak zenbakituak dira (Kutxan dagoeneko salgai).
Andoaindik kanpo Ikuszirkus ikuskizunaz gozatu nahi duenak, hona hainbat argibide:
Sanxia troupe
Txina. Kontorsioa, oreka, aireko lanak, malabarak eta guztien arteko konbinazioak. Hamaika artistek osatutako taldea, munduan barrena bere trebetasuna erakusten ohituta dagoena. Sormena, edertasuna eta mugak gainditzea, konpainiaren nortasun agiri dira.
El circ de Sara
Catalunya. Zirkoa bai, baina musika eta antzerkia alde batera utzi gabe. Konpainiaren hitzak dira, “antzerkiaren ikuspegitik zirkoari egindako begirada da. Zirkoa, guretzat, antzerkirik zaharrena da, edo again, haren aurrekaria. Arrazoiarekin baino emozioarekin gehiago lotzen da”.
Full House
AEB-Suitza. Oreka-jokoak eta moeta guztietako malabareak. Taulagaina festa alaiean bilakatzen dute. Umorea ez da faltako eta artea ere ez. Konpainia hau ere munduan barrena aritzen da ikuskizunak eskaintzen.
Zahir Circo
Cat–Bulgaria–Argentina. Ikusgarritasun handiko probak amaierarako utziz, umorez eta magiaz beterik hasiko da ikuskizuna.
Zirika Zirkus
Euskal Herria. Akrobaziak, malabareak, musika, oreka jokoak, globoflexia… Hori guztia Loretxu eta Bolintxe aktoreekin. Haurrei zuzenduriko ikuskizuna, 17:30etik aurrera.
Egitarau zehatza:
Agenda atala