Arkaitz “Bonbas” Urdapilleta, Euskalduna areto futboleko Kapitaina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 20a, 14:17

Kirol atal honetan nabarmentzen diren kirolariak elkarrizketatzen ditugu. Zuek ordea nabarmentzen ari zarete, baina sailkapenaren azkenaldean... Ezin burua altxa zabiltzate?
Arkaitz "Bonbas" Urdapilleta. Aurten berria den maila batean gaude lehiatzen, iaz Euskal Ligan jokatzen genuen eta aurten Nacional B mailan ari gara jotake. Maila hau futbol handiko 3. mailarekin parekatzen da. Hainbat partida jokatu ditugu jada, baina denetik pasa zaigu eta azkenik partida bakarra irabazi dugu eta bakarra berdindu. Hamaika partida jokatu ondoren, lau punturekin normala da hor behean egotea, baina dugun taldearekin aurrera aterako garenaren esperantza oso-osoa dut.

Busti zaitez. Non ikusten duzu taldea 2009ko maiatzean?
A.U. Nire aurreikuspena denboraldiko aldi horretan sailkapeneko erdiko postuen inguruan ibiliko gara. Garai horietan ziur daukagun bakarra Santakruzetan taldeko afaria egingo dugula da.

Noiz zegoen txantxa gehiago, iaz ala aurten? Ala berdin?
A.U. Iaz txantxa ugari zegoen, baina aurten txantxa giro hori mantentzen ari gara. Denboraldia aurrera doan moduan giro hori mantendu behar dugu, bestela etsipena ikaragarrizkoa izango litzateke eta partidak ez genituzke hartzen ditugun gogoekin hartuko.
Zure azken kronikak irakurtzen arbitroek ez dute Euskalduna maite. Hainbesterako al da? Etxean sikiera zuen alde aterako dira ezta?
A.U. Badakit askotan kronikatan epaileen lana kritikatu dugula baina aurten pasatzen ari zaiguna ikaragarria da. Ez zaigu inoiz horrelakorik gertatu. Argi dago aurten partidaren bat irabaztekotan hiru goleko abantaila hartu beharko dugula, bestela epaileak arduratuko dira abantaila hori gutxitzen. Etxean ere aurka ditugu, maila berria izate hau asko ordaintzen ari gara epaile kontu hauetan.

Iaz, golak eta golak, garaipenak bata bestearen atzean. Iazko mailara itzultzeko desiatzen zaudete?
A.U. Aurten egoera alderantzizkoa da, gol asko jasotzen ditugu eta gutxi sartu. Baina iazko maila ez dut urrutitik ikusi ere egin nahi. Positiboa naiz eta maila mantentzeko beharrezko diren golak sartuko ditugunaren ziurtasuna dut.

Ezizenen taldea zarete: Robinxou, Latigo, Frodo, Bonbas... Nondik nora datoz izenak?
A.U. Ezizenen gaia urrutitik dator, taldean umore ona dela nagusi argi utzi nahi dut. Ezizenak partidako edo entrenamenduetako gauzak dira. Hori dela medio denak egoten gara ostirala noiz iritsiko, Aiurriko kronika irakurtzeko irrikitan. Ea zein ezizen jarri diguten peskisan.

Eta jokalarien oniritzia al daukazu horrela definitzeko?
A.U. Oniritzia badut, ezizenak denen artean jartzen baititugu eta normalean ezizen bakoitzak bere istoriotxoa du. Istoriotxo hauen kontura barre ugari egiten dugu.

Iaz zure entrenatzaile bat Capello bezala definitu zenuen.  Capelloren beharra izango duzue gol gutxiago jasotzeko igual...
A.U. Ez litzateke gaizki egongo, baina ziur benetako Capello hemen egonez gero, gure abilidadeak ikusi ostean denak Ingalaterrako selekziorako konbokatuko gintuzkeela..... baina botillero moduan jajajaja!!

Orain serio, umorerik gabe imaginatzen al da mutil koadrila denbora librean Euskal Herrian barrena amateur modura lehiatzen?
A.U. Ezinezkoa dela uste dut, umorea behar beharrezkoa da gu ibiltzen garen moduan ibiltzeko. Hau da, egoera zailei aurre egiteko, kotxeko bidaiak dibertigarriago egiteko eta, noski, garai onak disfrutatzeko. Disfrutatzeko joera horretan artistak gara taldekide guztiak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!