Buruntzape elkartearen jaialdia Hernanin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 20a, 14:15

Buruntzaldea mailako pilota jaialdia antolatu dute datorren hilaren 28rako. Parte hartzeko gonbita luzatu nahi diete beraz, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo pilotari zein pilotazaleei. Jaialdia antolatzeko bailarako udalen laguntza, klubena eta Asegarce enpresarena izan dute. Hona hemen egitaraua:
Goizean, benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta afizionatu mailako pilota partidak Buruntzaldeko herrietako frontoietan. Eguerdian, pilotari eta haien gurasoentzat bazkaria Otsua-enea sagardotegian.  
17:30 Profesionalen bi pilota partida Hernaniko pilotalekuan: Aimar Olaizola–Oier Mendizabal eta Berasaluze VIII-Begino aurrez aurre.
Sarrerak eskuratzeko: Kantoi eta Frontoi tabernak Urnietan, Lanbroa eta Elizondo tabernak Andoainen.
Informazio gehiago nahi izan edota bazkaritara joateko: 657 770 398 Txema (Urnieta) eta 605 765 110 Andoni (Andoain). Izen emateko epea larunbat honetan amaitzen da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!