Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 20a, 14:14

ANTIGUAKO2 22-21 URNIETA
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. SENIORRAK. Ordubetetik gora gogor borrokatu zuten Fernandez II eta Ortiz de Urbina I donostiarren aurka. Markagailua bi taldeetako edonoren aldera irauli zitekeen, baina azkenean Antiguakoak nagusitu ziren. Atzelariek aurkarien pilotakadei modu sendoan erantzun zieten. Aurrelariek erremateetarako duten abilezia erakutsi zuten.

URNIETA 35-24 IKASBERRI
XABIER AMANTEGI-IÑAKI UNZALU. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK. Partida hasieratik nagusitu ziren urnietarrak. Etxekoek eskuratu duten bigarren garaipenak sailkapeneko lehen postuetara igoarazi dituzte. Bi jardunaldi jokatzeke geratzen diren honetan, final erdietarako txartela eskuratzeko aukera asko dituzte, eta baita, mailaz igotzeko borrokatzekoa ere.

ZARAUTZ1 19-22 URNIETA3
UNAI GARIN-ARITZ LIZASO. KADETEAK. Aurkari indartsugoak izan arren, partida bikaina jokatu zuten urnietarrek. Merezitako garaipena. Aurreko denboraldietan bezala, Lizaso denboraldiak aurrera egin ahala bere maila hobetzen doa. Eskuen egoera kaxkarragatik Garinek ezin izan du erakutsi duen maila, baina ederki defendatzen da.

URNIETA2 22-21 ARRASATE1
ANDER OIARBIDE-AITOR PAGOLA. KADETEAK. Hil edo biziko partida. Kasu honetan, zortea aldeko izan zuten, norgehiagoka irabaziz. Hobekuntza prozesu betean da Pagola. Geroz eta segurtasun handiagoarekin jokatzen du. Oiarbidek bere aldetik, bere indar fisikoan konfiantza gutxi du. Hobera egingo du.

ALDE ZAHARRA3 6-22 URNIETA1
JULEN LOITEGI-AHETZE ETXEBERRIA. KADETEAK. Loitegik aurrelari gisa egoki jokatu zuen. Etxeberriak ordea, uste baino pilotakada gehiago galdu zituen. Markagailuak bestelakorik erakutsi eta bi pilotariak behin eta berriz saiatu arren, ez dute partida oso bat huts egiterik egin gabe amaitzen.

EPLE 8-7 URNIETA
JON ANDER IGUARAN. INFANTILAK.
Ez zuen oso egun ona izan Iguaranek Oreretako ordezkariaren aurka. Aurreko partidetan erakutsitako mailaren azpitik jokatu zuen. Ondorioz, Eskualdeko Txapelketatik kanpo geratu da. Odriozolak eta Ruizek eskuratutako garaipenen ondorioz aldiz, biek final laurdenetarako txartela eskuratu dute.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Eskuz binaka, Seniorrak
Urnieta-Aurrera-Saiaz 2
Urnieta. Ost,19. 20:30              
Larruzko paleta, Seniorrak
Urnieta-Oiangu 2
Urnieta. Ost,19. 20:30              
Eskuz binaka, Kadeteak
Urnieta 1-Zarautz 1
Urnieta. Lar,20. 11:30
Urnieta 3- Alde Zaharra 3.
Urnieta. Ig,21. 11:30
Trinketa banaka, Kadeteak
Urnieta 1-Hernani 5.
Urnieta 2- Oiarpe 4.
Urnieta 3- Mundarro 2.
Urnieta 4-Oiarpe 6.
Irura. Lar,20. 13:30
Urnieta 5- Hernani 3.
Urnieta 6- Hernani 4.
Irura. Ig,21. 9:30

PILOTA GABONETAN
Eguberriko opor hauetan 5-11 urte artean dituzten gaztetxoek pilotan jolasteko aukera izango dute, UKE pilota sailaren eskutik. Hitzordua datorren abenduaren 23an, asteartea, 10:15-12:15 artean Urnietako udal pilotalekuan. Jolasekin batera, zozketa ere izango da. Antolakuntzatik frontoira hurbildu eta kirola eginez tarte atsegin bat igarotzera deitzen dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!