Areto futbola, kronika eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 20a, 14:14

EUSKALDUNA 2–3 ORTZIRI
Golak: Jon "Robinxou" San Jose, Haratz "Todoterreno" Maritxalar.
NACIONAL B MAILA. Partida Lasarten jokatu zuten azken postuan zen Ortziri bizkaitar taldearen aurka, aukera bikaina gora begira jartzen hasteko. Partida ederki hasi zen andoaindarrentzat, baloi jabetza eta jokoaren nondik norakoa baitzeraman. Jokaldi eder batean San Josek gol bikain bat sartu zuen bere egurrezko eskuin hankarekin. Lehen zatia bukatzeko hamar segundo falta zela andoaindarrek beraien seigarren falta egin zuten egin zuten eta penalti bikoitzari esker bizkaitarrek partida berdintzea lortu zuten. Gol psikologikoa, andoaindarrak atsedenaldira izugarrizko etsipenarekin ailegatu zirelako. Bigarren zatia hasi eta segituan Bizkaitarrek andoaindarren atea zulatzea lortu zuten bi jokaldi bitxietan. Markagailuak 1-3koa erakusten zuen andoaindarren zoritxarrerako.
Hemendik aurrera bizkaitarrak bere kantxa zatian itxi ziren eta nahiz eta urdiñak saiatu eta saiatu, ezin izan zuten golik sartu. Partida amaitzeko hiru minutu falta ziren arte. Gol bikaina sartu zuen Maritxalarrek. Oraindik hiru minututan denetik gerta daiteke areto futbolean, bainan andoaindarrak dabiltzan bezala ez zen ezer askorik gertatu, aukera batzuk izen zituzten partida berdintzeko baina ez zituzten beraien aukerak aprobetxatu eta partida garrantzitsua galdu zuen. Euskalduna jaitsiera postuetan sartu da baina denboraldi asko geratzen da oraindik hobetzeko. Animo Euskalduna!!

ARETO FUTBOL TXAPELKETA
EMaitzak, 11.Jardunaldia
New Teen-Kattenazio    1–2
Mendikute-Isaran        3–5
H.Extremeño-Ekhia        6–2
Galparsoro-Txitibar        14–1
E.Berri-Mapfre        7–2
Local 160-P.Ferro        1–2
Xixkuin-Mjolnir        5–6
Irubide-Keler        1–7
Ozu-Priapismo        7–3
Airuga-Nemux        4–5
Ongi Etorri-Mendi        12–1
Txindoki-Maiton        7–4
Galparsoro B-Ceramicas J.        2–3

PARTIDAK, 12.JARDUNALDIA
abenduak 20, LARUNBATA
15:30    Arrate    H.Extremeño-N.Teen
15:00    Ondarreta    Galpar.-Kattenazio
16:00    Ondarreta    E.Berri-Ekhia
17:00    Ondarreta    Mendikute-Txitibar
18:00    Ondarreta    Local 160-Mapfre
abenduak 21, IGANDEA
09:00    Arrate    Xixkuin-Isaran
10:00    Arrate    Irubide-P.Ferro
11:00    Arrate    Galparsoro B.-Mjolnir
12:00    Arrate    Ozu-Keler
09:00    Ondarreta    Airuga-Ceramicas
10:00    Ondarreta    Ongi E.-Priapismo
11:00    Ondarreta    Txindoki-Nemux
12:00    Ondarreta    Ekaitz-Mendi
Atsedena    Maiton

ARETO FUTBOLA, HIRUGARREN MAILA.
Umore Ona 1–Euskalduna 5.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!