Euskalduna Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 20a, 14:13

EUSKALDUNA
TOLOSA 2–0 EUSKALDUNA
Golak: Xabier Berrueta, Sergio Pelaez.
PREFERENTE.  Historian atzera eginez, Berazubi ohiko zelai bilakatu zen andoaindarrentzat. Urdiñen arteko lehiak gogoangarriak ziren. Urte askoren bueltan Euskalduna Tolosan zelairatu zen berriro. Belarrezko zelai batean uste baino hobeto moldatu zen, horregatik merezi gabekoa da partidaren azken emaitza.
Gorriz zelairatu zen lehen taldea 18. minutuan lehen gola jaso zuen, ez ziren kikildu eta Tolosa atzean sartu zuten. Taktikoki oso ondo aritu zen Andoaingo taldea, defentsa bikaina eginez.

TOLOSA 4–0 LAZKAO
Golak: D.Torrecilla (3) eta M.Goikoetxea.
INFANTILAK. Gol sorta polita eta merezitako garaipena. Lazkaotarrek etxean erakusten duten mailaren arrastorik ez zen izan eta horrela gol sorta ederrarekin etxeratu ziren.

ABENDUAK 13-14, EMAITZAK
Euskalduna Jub. 2–3 Kostkas
Urnieta 6–0 Euskalduna Kad.A
Euskalduna Kad.B 0–5 Usurbil
Euskalduna Inf.F11 1–4 Udarregi
Allerru 1–1 Euskalduna Kad.F8 N.
Elizatxo 5–11 Euskalduna  Inf.F8 N.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Euskalduna Pre–Mondragon
Larunbata, 20. 16:30, Allurralde
Sporting Her.–EUSKALDUNA  jubenila
Larunbata, 20. 15:30, Herrera
Euskalduna Kad 1A – Sto.Tomas Liz
Larunbata, 20. 18:30, Allurralde
Ordizia–Euskalduna Inf1
Larunbata, 20.11:00, Ordizia
Euskalduna Inf F11– Aralar Intxurre
Larunbata, 20. 12:00, Allurralde
Euskalduna Inf F8N–Langile “A”
Larunbata, 20. 10:30, Allurralde
Tecuni Bilbo–ARETO NAC B
Igandea, 21. 11:30, San Ignacio
ARETO 3m– Zarautz
Larunbata, 20. 15:45, Allurralde
ARETO 3m–Bar Aratz.Fortuna
Asteartea, 23. 21:00, Allurralde

ALEBIN MAILAKO EGUBERRIETAKO TXAPELKETA
Donostia, abenduak 23 eta 24
Euskaldunako jokalariak A multzoan kokatuta daude Hernani, Touring eta Trintxerpe taldeekin. 20 minutuko partidak jokatuko dituzte eta multzo bakoitzeko lehena abenduaren 24an jokatuko den azken faserako sailkatuko da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!