Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 20a, 14:12

DUNBOA 4–0 URNIETA
ERREGIONALAK. Urnietak beste behin itxura penagarria eman zuen. Aste honetan Irunen eta sailkapeneko azkenaren aurka. Gorritxoek ondo ekin zioten norgehiagokari baina atzealdean egindako akatsak probestuz, irundarrak markagailuan aurretik jarri ziren. Handik gutxira, etxekoek abantaila handitu zuten korner baten ostean sortu zen aldaratzea probestuz. Horrela iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira. Bigarren zatian urnietarrak nahi eta ezin aritu ziren. Ezin izan zuten abantaila txikitu eta gainera irundarrek beste bi gol sartzeko gai izan ziren.
 
URNIETA   2–1 OSTADAR
Golak: Dani, Yeray.
JUBENILAK. Bi talde hauen artean gehienetan gertatzen den moduan, partida orekatua izan zen larunbat arrats euritsuan  jokatu zena. Atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin iritsi ondoren, bigarren zatian erabaki zen partida, eta urnietarrak finago ibili ziren ate aurrean, bi gol polit lortuaz. Bosgarren sailkatu ondoren urtarriletik aurrera kopa jokatuko dute.

URNIETA  6–0 EUSKALDUNA
Golak: Oruna (4), Kaiet,  Juankar.  
KADETEAK. Andoaindarrak partida hau jokatu aurretik sailkaturik zeuden igoera fasea jokatzeko, eta lasai atera ziren zelaira. Urnietarren nagusitasuna  erabatekoa izan zen partida guztian zehar. Atsedenaldira lau goleko abantailarekin joan ziren, eta bigarren zatian beste bi gol eginez emaitza borobildu eta sailkapeneko hirugarren postua lortu zuten, urtarriletik aurrera igoera fasea jokatzeko pauso handi bat emanez. Zorionak!  

ASTEBURUKO PARTIDAK
URNIETA ERREGIONALA–Oiartzun
Urnieta. Larunbata 20. 17:30.
URNIETA KADETEAK–Urki
Urnieta. Larunbata 20. 11: 45.
URNIETA INFANTILAK–Billabona
Urnieta. Larunbata 20. 10:00.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!