Leizaran eskubaloi taldea, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 20a, 14:11

Elorrio 18–30  Leizaran
SENIOR NESKAK. Partida erraza jokatu zuten igande goizean andoaindarrek. Berehala nagusitu ziren eta epailea oso zuzen agertu ez bazen ere, Joko polita egin zuten neskek. Bigarren zatian, halere, bukaeran, presioa egitea erabaki zuten bizkaitarrek eta aukera asko galdu zituzten gure neskek markagailuan aurrera egiteko. Aitzitik, erraz lortu zituzten bi puntuak Andoaingo neskek.
Elgoibar 29–23  Leizaran
SENIOR NESKAK. Atzeratutako partida jokatu zuten andoaindarrek larunbatean Elgoibarren eta etxera esku hutsik itzuli ziren. Hasieratik defentsan gaizki hasi ziren eta erasoan ere ez zuten asmatzen, lehenengo lau penaltiak huts egin zituztelarik.  Atsedenaldira 16-8ko markagailuarekin iritsi ziren. Bigarren zatian ordea andoaindarrak suspertu eta hiru goletara jartzea lortu zuten, baina elgoibartarrek ordura arte lortutako abantailari esker ez zieten bi puntuei ihes egiten utzi.

Leizaran 33–28 Urola
SENIOR NESKAK. Igandean Arrate Frontoian jokatutako partidako lehen zatian bi taldeak defendatzeaz ahaztu eta atsedenaldira 20-15eko markagailu zabal batekin iritsi ziren. Bigarren zatian defentsak hobexeago aritu ziren eta azken emaitza ez zen hain zabala izan. Leizarangoek hasieratik hartu zuten partidaren gidaritza eta ez zuten zailtasun handirik izanirabazteko.

KADETE MUTILAK
Txapelketako lehenengo fasea bigarren amaitu ondoren beste bi multzoetako bigarrenen aurka jokatu zuten andoaindarrek joan den asteburuan. Lehen partidan erraz nagusitu ziren zarautztarren aurrean, 38-26 irabaziz, bigarrenean ordea 29-25 galdu zuten etxekoen aurka, hots, tolosarren aurka.
ASTEBURUKO PARTIDAK
Aloña Mendi–Ernio SenM     
Oñati. Igandea, 21. 12:00
Ernio SenN–Aloña Mendi     
Allurralde. Larunbata, 20. 17:15
Leizaran JubM–Urnietako
Allurralde. Larunbata, 20. 10:30
Leizaran kadN–Urnietako    
Allurralde. Larunbata, 20. 12:00
Leizaran infM–Udarregi
Arrate. Larunbata, 20. 09:30
Leizaran infN–Urnietako Lar, 20. 09:15
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!