Marizulo ikuskizunaren bi emanaldi izango dira urtarrilaren 10ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 20a, 00:22

Abenduren 11, 12 eta 13ko emanaldien arrakasta dela eta, datorren urtarrilaren 10ean, larunbatarekin, Marizulo ikuskizunaren bi emanaldi berri  izango dira Saroben. Lehenengoa, arratsaldeko 16:30etan, eta bigarrena arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak, urtarrilaren zazpian jarriko dira salgai, bi euroko prezioan. Bestalde, datorren asteleheneko (abenduak 22) ETBko postdata saioa (eguerdiko eta gaueko "Gaur egun" albistegiaren ondoren) Marizulori eskainia izango da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!