Teodoro Hernandorena VII. ipuin lehiaketako sari-banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 19a, 19:38

Gaur arratsaldean banatu dira Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketako VII. edizioko sariak. Marianjeles Lazkano alkateak eta Joxe Manuel Atxaga, Hernandorenaren ilobak hartu dute parte ekitaldian.
Gaztetxo nahiz helduen artean, 287 ipuin aurkeztu dituzte lehiaketara. Horietatik sail bakoitzean bi ipuin saritu badira ere, idazten jarraitzeko gonbidapena luzatu dute antolatzaileek ekitaldian. Hauexek aurtengo sarituak:

A MAILA (7-8 urte)
-Lehen saria: Ilargi Majikoa eta izurde txikia, Leire Perurena.
-Bigarren saria: Amona ausarta, Mitxel Dos Santos.
B MAILA (9-11 urte)
-Lehen saria: Saguak ikastolan, Ander Zubelzu.
-Bigarren saria: Ez dut ezertarako balio, June Gurrutxaga.
C MAILA (12-13 urte)
-Lehen saria: Zorionekoa ni, Naroa Balda.
-Bigarren saria: Alde egin, Unai Urkola.
D MAILA (14-16 urte)
-Lehen saria: Argiaren zazpi argiak, Ainhoa Marzol.
-Bigarren saria: Zorioneko oparia, Leire Lopetegi.
-Aipamen berezia: Bosniara bidaia, Leire Padilla.
E MAILA (17 urtetik aurrera)
-Lehen saria: Bizi zipriztinak, Aintzane Egues.
-Bigarren saria: Azkura emango zion, Urtzi Reguero.

Sari-emate ekitaldia amaitu eta gero, gaztetxoenei zuzenduta, Madei in Jabon antzezlana izan da ikusgai.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!