Olentzero ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 19a, 14:54

Jesusen Bihotza ikastolako irakasleek adierazi dutenez, "gaur egun handia izan da Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolan. Izan ere, goizeko 10:00ak pasatxo zirenean Olentzero etorri da ikastolako haurrak ezagutzera. Lehenik eta behin Txermingo eraikinera etorri da eta sarreran eseri da haur guztiak poliki-poliki bere inguruan biltzen joan direlarik. Ikasleek, eurek idatzitako gutunak eman dizkiote eskura eta Olentzerok, ikasle guztiekin hitz egiteko aukera izan du. Gutunak jaso ahala gozokiak banatu dizkie haurrei. Azkenik, Gabon-kantak abestu dizkiote Olentzerori eta txalo zaparrada artean agurtu dute. Ondoren, Zizurkilgo ikastolarantz abiatu da Olentzero. Han zain zituen bertako haur guztiak eta haiek ere bere inguruan eseri eta euren gutuna emateko aukera izan dute".

Bestalde, datorren asteazkenean, abenduaren 24an, ikastolako haurrak Villabona eta Zizurkilgo kaleetan zehar abesten aterako direla gogorarazi dute, gonbidapena luzatuz: "gurekin abesten atera nahiko lukeen oro gonbidatuta dago egun horretan. Gogoratu, asteazkenean, goiz eta arratsaldez Jaiotza Biziduna jarriko dela Zentroan".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!