Naziotasun Astea, Bai Euskal Herriari ekimenaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 19a, 14:19

Joan zen abenduaren 16an hasita, Villabonako Bai Euskal Herriari ekimenak antolatutako Naziotasun Asteak aurrera jarraitzen du. Asteartean erakusketa zabaldu eta Xiberuari buruzko emanaldia eskaini zen; asteazkenean jende ugari gerturatu zen "Euskal Herria nazio bat selekzio bat" hitzaldia eskaini zen Esaiteko ordezkarien eta hainbat kirolariren eskutik. Atzo iluntzean, Iñaki Egaña historialariak eta Bai Euskal Herriari ekimeneko Mikel Luluagak euskal nortasun ikurren inguruan egin zuten gogoeta. Sinbolo unibertsalak, bizilagunengandik hartutakoak eta partikularrak bereizi zituen Egañak eta ikurrak herria egiten laguntzen dutela esan eta erakutsi zuen. Egañaren ustez, "beste hainbat ohitura eta ezaugarrirekin batera, Gernikako irudia izango litzateke une honetan euskal ikurra. Munduko txoko ezberdinetan erabiltzen da Picassok margotutako koadroa".

Gaur iluntzeko hitzaldiarekin emango zaio amaiera Naziotasun Asteari. "Euskal Herria euskararen herria" hitzaldia eskainiko dute Inaxio Agirrek eta Euskal Herrian Euskaraz-eko kideek, 19:30etan Gureako erakusgelan.

Hitzaldiekin batera, gaur iluntzean amaituko da aste guztian zehar ikusgai izan den erakusketa ere. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!