Marizulo: “Balorazioa oso positiboa da”

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 18a, 18:42

Zaldua, Jauregi eta Juxto Egaña:

Antton Jauregi: “Jendearen aurpegiak ikusi ditut, eta aurpegi horietan poza nabari zen. Gainera uste dut benetako poza zela. Esan digute ez zutela espero jaso dutena, eta guk ezin genezake gehiago eskatu. Ekarpenik handienetakoa izango litzateke, honen harira antzerki taldetxo bat sortu eta lanean jarraitzea, hori izango litzateke pastel honentzako gindarik ederrena”.

Luis Mari Zaldua:  “Ikusleek, emanaldiaz gain, eskertu dute, gauzak egiteko prest dagoen jendea Urnietan oraindik badagoela ikustea. Lehengo antzerkiak taldeak ezagutu zituztenentzat, iraganera bueltatze bat izan da, baina gehien gustatu zaidana, Saroben jende gaztea ere ikustea izan da. Urnietarrek erakutsi dute aukera eman ezkero, erantzuten dutela. Euskaldunok badaukagu abilezi berezi bat elkarren artean sesioan ibiltzeko, eta horrelakoak  guztiok batzen gaituzte. Emanaldi hauetara etorri den jendea, izaera eta  pentsaera askotakoa da. Bereizten gaituen gauza gutxiago, eta elkartzen gaituen gehiago egiten saiatu behar genuke”.  

Juxto Egaña: “Zalantza izugarriarekin hasieran egindako eskemek ez dute zerikusirik orain ikusi dugunarekin, asko aberastu da. Harrituta nago honek sortu duen ikusminarekin, eta izan duen harrera positiboarekin. Niretzako shock bat izan da, ikaragarrizko poza ematen dit herriak horrela erantzuteak. Herritarrek jarri duten ilusioa, dedikazioa, eta gainera pozik aritu dira. Jarrera txalogarria. Aurrerago beste emanaldiren bat antolatzen bada, beste batzuentzat ere amu bat izan dadila. Jendea hurbildu  zaigunean, une oso hunkigarriak bizitu ditugu.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!