Maridomingi ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 18a, 18:37

Gaur goizean Mari Domingi Villabonako ikastetxeetan izan da, herriko gazteenei bisita eginez. Jesusen Bihotza ikastolako kideek ondorengo mezua bidali dute. "Goizeko 11:15etan Mari Domingi etorri da  Villabonako Jesusen Bihotza Ikastolara. Haur guztiek Gabon-kanta politak abestu dizkiote eta ondoren, banan-banan Olentzarorentzat idatzitako gutuna eman diote. Ilusio handiz jaso ditu gutun guztiak Mari Domingik eta haur guztiekin solasean egon da puska batean. Azkenik muxu ematera hurbildu dira txikienak eta irribarre handiarekin agurtu dute Mari Domingi maitea".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!