Irrintzi saria, urteko villabonatarrari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 17a, 18:01

Irrintzi elkarteak ekimen berria jarri du martxan eta datorren larunbatean, abenduaren 20an, urteko villabonatarri Irrintzi saria eskainiko diote. Elkarteko kideek, urtean zehar herrian nabarmendu den pertsona edo taldea saritu nahi dute edota herriaren alde eginiko lanagatik, ibilbide osoa ere kontuan hartuko dute saritua aukeratzerakoan. Lehenengo saio honetan, Hutsunea Betez emakume taldeak jasoko du egun horretarako prestatutako oroigarria. Sari-ematea 13:30etan izango da eta ekitaldiaren ondoren, bazkaria antolatu dute Irrintzi elkartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!