Pilota eguberrietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 17a, 15:31

Eguberriko opor hauetan 5-11 urte artean dituzten gaztetxoek pilotan jolasteko aukera izango dute, UKE pilota sailaren eskutik. Hitzordua datorren abenduaren 23an, asteartea, 10:15-12:15 artean Urnietako udal pilotalekuan. Jolasekin batera, zozketa ere izango da. Antolakuntzatik frontoira hurbildu eta kirola eginez tarte atsegin bat igarotzera deitzen dute. Informazio gehiago, pilotalekura joanda edo 657 770 398 (Txema) zenbakira deituta.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!