Txikienen mailan, prebenjaminetan (6-7urte) Enaitz Etxeberria eta Lander Arostegik irabazi zuten torneoa, bigarrenak Beñat Intza eta Julen Jauregi izan zirelarik.
Bigarren partidan, benjaminek jokatu zuten. Honetan, Gorki Tormo zizurkildarra eta Unai Redondo izan ziren txapeldunak, finalean Axier Ugartemendia eta Axier Ugartemendia II alkizarra mendean hartuta.
Hirugarren finalean Julen Aizpurua asteasuarrak eta Eneko Zubiaurre alkizarrak jokatu zuten buruz buru alebin mailan. Partida estua jokatu ondoren alkizako pilotariak irabazi zuen torneoa.
Azken partida infantilek jokatu zuten. Jon Erasun zizurkildarrak Eneko Alkorta izan zuen lagun eta Aitor Ormazabalek “Artzai”, Aitor Irisarri adunarra. 55 minutuko partida gogorra jokatu eta gero, lehen saria Alkorta - Erasun bikotearentzat izan zen.
ARANBURU-IRAETAK 22-21 IRABAZI ETA LIZASO-PEBETek FINALERDIETAN GALDU
Iñaki Lizasok eta Antton Pebet-ek berriz, partida bakarrera jokatutako beraien finalerdia 22-8 galdu zuten. Beragarako munizipalean jokatutako partidan, Esnal- Gorrotxategi bikote sendoa izan zuten aurkari eta Aginagako finalean bezalaxe, irabazi egin zuten. Lizaso-Pebetek ere mailaz igota, datorren denboraldian lehen mailan jokatuko dute.
LABAKA ETA ERASUN FINAL-LAURDENETAN LARUNBATEAN
Aste honetan ere, ostiralen 21:15tan hasita, hiru partida izango dira ikusgai Amasan. Lehen partidan Otaegi-Ezeizak jokatuko dute kadete mailan, ondoren Ordozgoiti-Inzak jubeniletan eta azkenik Artaza-Nazabal, Otaño-Otaegi partida izango da ikusgai. Joan den astean, bigarrenek 22-15 irabaztea lortu zuten. Ea itzulikoan zer gertatzen den.
Infantilen banakako txapelketan, Peru Labaka eta Jon Erasun Infantilek final laurdenak jokatuko dituzte larunbat honetan Amasako pilotalekuan arratsaldeko 16:00etan hasita. Anima ditzagun pilotariak!