Ikastolakoak Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 16a, 19:15

Iragan abenduaren 11n, Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza Ikastolako Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek, Tolosako Ingurumen Zentroak antolaturiko ¨Gabonak eta kontsumoa¨ ekitaldian parte hartu zuten. Ikastolako arduradunek jakinarazi dutenez, “Eraztun Magikoa izeneko txotxongilo emanaldia ikusi zuten eta ondoren materialak birziklatuz Txerritxoaren eskulana egin zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!