Aiztondo Mankomunitatearen lan eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abenduaren 16a

Urtean zehar antolatzen dituen irteeretan laguntzaile gisa joateko pertsona aukeratzeko deialdia egin du Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak.

 

Honakoak izango dira bete beharreko baldintzak: Alkiza, Aduna, Larraul eta Zizurkilen erroldatuta egotea, 18 urte beteta izatea, euskara ondo menperatzea eta pertsona helduekiko gertutasuna izatea. 

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 20a izango da.

Informazio gehiagorako: 943 693 930 (Itsaso) goizez.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!