Oinkariren aldeko kantina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Oinkari dantza taldeak, ekimenak antolatzen jarraitu ahal izateko dirua biltzeko helburuarekin, Olaederra kiroldegiko taberna zabalduko du Gabonetan. Eneko Arteaga arduradunak Udalari eskertu nahi izan dio lokala utzi izana. Hauxe egitaraua:

Abenduak 24, asteazkena:
17:00etan kantinaren txupinazoa.
Abenduak 25, osteguna: 11:00tatik 14:00etara, Salda badago...
Abenduak 26, osteguna: 11:00tatik 14:00etara, Salda badago... 21:00etan afari irekia. 23:00etan, “Gure Txokoa oroituz" jaia, aspaldikoo musika giro ezin hobean.
Abenduak 27, larunbata: 11:00tatik 14:00etara, Salda badago...16:00etan mus txapelketa eta 23:00tatik aurrera rock kontzertua: Lain herritarrak eta Kataluniako Skatacrak ska taldea. (Doan)
Abenduak 28, igandea: 11:00tatik 14:00etara, Salda badago...
Abenduak 31, asteazkena: Kotilloia 00:30etatik aurrera. Sarrera doan.

*Oharra: Kiroldegia itxita dagoenean, atzealdetik zabalduko da sarrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!