Eguraldi txarrak ez zuen eragin hainbat herritarrek abian jarritako Herria Kantuz ekimenean. Arratsaldeko 18:00etan Irrintzi elkarteak eskainitako mokaduarekin sabelak berotu eta gero, 19:00etan tabernaz taberna -atarietan- kantuan ibili ziren 90 bat lagun. Euskal kantu zaharrak abestu zituzten musika-tresnen laguntzarekin. Antolatzaieak gustura agertu dira herritarren erantzunarekin eta bi hilabeteko maiztasunarekin, kalera aterako dira kantatzera. Hurrengo hitzordua otsailaren 14an izango da, arratsaldeko 18:00etan plazan.