Aizkardirekin Aralarrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 15a, 19:58

Abenduaren 21ean, datorren igandean, Aralarren ibilbidea antolatu du Aizkardi mendi taldeak, Betelutik abiatuta. "Betelutik Gaintzara abiatu eta handik Hirumugarrietara igoko gara (1430m.). Kurutzeaga, Pallardi eta Tuturre mendiak ere zeharkatuko ditugu, altuerarik galdu gabe. Tuturretik Errazkinera jaitsi eta Betelun amaituko dugu ibilaldia". 20 kilometroko ibilaldia egiteko, sei ordu beharko direla aurreikusi dute antolatzaileek.

943 694 458 telefono zenbakian (Joxan) edo Aizkardiko egoitzan eman daiteke izena, abenduaren 18a baino lehen.

Irteera 07:30etan izango da Olaederratik. 

  
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!