Joan zen larunbatean, abenduaren 13an, gau kros jendetsua izan zen "Hamabi orduz kirolean Zizurkilen" ekimenaren baitan. Hotzari aurre eginez, 200 korrikalarik baino gehiagok hartu zuen parte zazpi kilometro pasatxoko ibilbidean. Zizurkildar eta eskualdeko beste hamaika korrikalarirekin batera, Bizkaiatik nahiz Nafarroatik etorritako korrikalariek ere parte hartu zuten.