Ezohiko osoko bilkura asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 12a, 18:11

Datorren abenduaren 17an, asteazkenean, ezohikoosoko bilkura izango da udaletxeko batzar aretoan iluntzeko 20:00etan. Besteak beste, “Aiztondo bailara giza eskubide guztien alde, Euskal Herrira" mozioa onartzeko proposamena egingo da. Udal langileen lan ordutegiaren kontrolerako araudia onartzeko proposamena ere egingo da eta baita, Villabonako Santiago Egoitzan eraikinaren eta altzarien garbiketa-mantenua, zuzeneko asistentzia (laguntza klinikoa, erizaintza, etb.) ikuzketa, harrera eta sukaldaritza zerbitzua behin betiko esleitzeko proposamena ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!