Bihar larunbata, hilaren 13an, Herria Kantuz ekimenaren lehen saioa burutuko da 18:00etatik aurrera. Antolatzaileek, herri giroan, euskal abestiak abestuz arratsalde atsegina igarotzeko proposamena luzatu nahi dute. "Herriko kaleetan barrena, tabernaz taberna, hori ere mantendu beharreko ohitura baita, euskal abestiak abestea gustuko duten herritarrak animatu nahiko genituzke Herria Kantuz deitu diogun ekimen honetara".
Ondorengoa, biharko egitaraua:
18:00etan Merienda: Gaztain jatea Irrintzi Elkartearen eskutik Berdura plazan.
Jarraian Euskal Abestiak abestuz kalejira.