Enplegu erregulazio espedienteen igoera salatzeko manifestazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 11a, 15:25

Larunbat honetan, abenduak 13, Andoaingo Zumea plazatik eskualde mailako manifestazioa aterako da eguerdiko 12:00tan.

Went enpresako langileen egoera | Merkatarien inkesta | Postontzia: LAB

Krisiaren eragina eskualdean nabarmentzen hasi da, ehunka lanpostu jokoan egon daitezke. LAB sindikatuak salatu duenez, eskualdean ordezkaritza duen hamabost enpresatan enplegu erregulazio espedienteak martxan daude. Egoera ez da batere samurra, horregatik LAB sindikatuak langileen eskubideen alde manifestazioa deitu du larunbat honetarako. Zumea plazatik irtengo da eguerdiko hamabietan.

EGOERA EKONOMIKOA, ZAILA
Egoera ekonomiko zailak dagoeneko lan arazoak sortu ditu eskualdean. Eta okerrera egin dezake. Krisiaren hotsak aspaldikoak badira ere, orain hasiko dira ondorioak nozitzen. Enpresen erregulazio espedienteak goruntz doaz eta langabezia tasa azken hilabeteetan %7tik %9ra igo da Euskal Herrian.

Urtea amaitzen ari den honetan egoerarik makurrena Andoaingo enpresetan eta langilegoan kokatzen da. Gutxienez sei enpresa egoera zailean daude, guztiak erregulazio prozesuan sartuta. Hori da larunbat honetako manifestazioa Andoainen egiteko arrazoi nagusia. LABek deituta, langile askoren parte hartzea espero da.

KRISIAREN SOKA LUZEA
Eguberrien atarian, egoera eknomiko zaila gizartearen esparru guztietara zabaltzen ari da: Langileak, merkatariak... etorkizunarekin kezkaturik daude. Ez da gutxiagorako kontsumitzaileen beldurra.

ERREGULAZIO ESPEDIENTEAK
Iturria: LAB sindikatua.
• Espediente kopurua LABek ordezkaritza duen Buruntzaldeko enpresatan: 15.
• Espediente kopurua LABek ordezkaritza duen Andoaingo enpresatan: 6.
• Erregulazio egoeran dauden Andoaingo enpresak: Went, Cortusa, Inquitex, Marmoles Onak, Plastigaur, Euskalmar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!