Zozketaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 11a, 15:22

Oso harrera ona egin diote kanpainari ogia saltzen duten merkatariek zein bezeroek, eta erosleen parte-hartzea oso handia izan da: 192.000 partaidetza-txartel baino gehiago jaso dira.

Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietan ogia saltzen duten dendei zuzendurik dago kanpaina, tartean Urnieta. Kanpaina abenduaren 4an egindako zozketarekin amaitu da. Hauek izan dira irabazleak: M.Pilar Retegi hernaniarra eta Zikuñaga auzoko “Autoservicio Laura” denda. Saria ez da nolanahikoa: Arzaken afaria.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!