Rol jardunaldien XV.Jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 11a, 15:22

Egoitza Urnietan duen Habitantes de Innsmouth izeneko elkarteak antolatu zuen ekimena. Eguraldi txarrak eta zubi motzak ohiko parte hartzea jaitsarazi dute.

EZAGUTZA EZA
Askok galde dezakete, zer den rol joko bat. Hona hemen erantzuna. “Jokalarien irudimenean oinarritzen den mahai joko antzeko bat da”, adierazi du Mikel Murok. Koordinatzaile batek helburu batzuk finkatu eta horiek betetzean oinarritzen da. Helburuak bezain anitzak izan litezke jokorako aukerak; adibidez, jokalari batek legebiltzarreko politikari baten paperetik, diplomaziaz bere proposamenak aurrera ateratzeko gainerako ordezkariak konbentzitzea. Edo abenturazale baten paperean sartzen denaren helburua, altxorra aurkitzea izango da. Antolatzaileak gaineratzen duenez, “joko lehiakorra ez, kooperatiboa da”. Duela urte dezente, joko hauen inguruan helarazitako irudia erabat okerra izan, eta ezjakintasuna nagusitu dela gogorarazten dute. Nahi duenarentzat elkartea zabalik dago, Urnietan bertan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!