Xamarren hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 11a, 15:21

Egape ikastolak antolatuta Garraldako Xamarrena etxean jaiotako “Xamar” hizkuntzalari nafarrak hitzaldi interesgarria eskainiko du abenduaren 17an iluntzeko 19:30etan Lekaion.

Historiari buruzko erreferentziazko hainbat liburu idatziak ditu (Orhipe, Orekan, Euskara jendea). Halaber, ikuspuntu berriak bereganatu ditu hizkuntzaren arazoaren inguruan. Lekaion, ibilbide historiko txiki bat egingo du euskara hizkuntza isolatuak, herri isolatua suposatu duen ala ez ikusteko, bidenabar, euskal komunitateak balizko isolamendu horri zor ote dioten iraupena erakutsiko du.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!