Aurtengoan Urnietan jasoko diren produktu eskaintza zabalagoa izango da. Hauexek dira datozen asteetan herriko hainbat saltoki eta ikastetxeetan bilduko diren gaiak: arroza, pasta, lekak, azukrea, hegaluzea edo sardina oliotan eta konpresak.
Herritarren parte hartzea ezinbestekoa da, kanpamenduetan bizi diren sahararren bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko.
Urnietan eta beste hainbat tokitan jasotakoa, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren sahararrengana bidaliko da. Pasa den urtean, 1.500 kilo bildu ziren. Ia aurten kopuru hura gainditzen den. Hona hemen bilketen egutegia: ikastetxeetan abenduaren 19ra arte. Saltokietan, berriz, abenduaren 31 bitarte.