Kontseiluaren deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 11a, 15:18

Euskaltzaleen hitzordua dago jarrita larunbat honetarako BEC-en, Barakaldon. 10 urteak ospatu nahi ditu Kontseiluak eta ikuskizun bat antolatu du horretarako.

Ospakizunekin batera, “Euskaraz bai” da hurrengo urtetarako zabaldu nahi den mezua. Pauso bat harago eman, eta euskaldunak euskaraz egin eta bizi behar duela, aldarrikatu nahi da.    

nierebanoa.com
Andoaindik ere autobusa aterako da. Hilaren 5ean amaitu zen izena emateko epea, eta hortaz, joateko asmoa izan arren oraindik gonbidapenik eskuratu ez duenak, jo dezake nierebanoa.com gune elektronikora, hor informazio gehiago eskuratu ahal izango du eta.
Autobus hori azken hilabetean Andoaingo euskaltzaleak elkar topatzeko ekimena abian jarri duen taldeak antolatu du. Ekimenak  euskararen inguruan hezkuntza, gizarte, kultur eta kirol arloko talde eta eragileak biltzea eta euskararen aldeko mezua gizarteratzea da bere egitasmoa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!