Enplegua, lanpostuak,... murrizten ari dira, lan baldintzak kazkartzen ari dira,... hartzen ari diren neurriak enpresak eta bankuak babezteko dira. Beti bezala! Garai onak edo txarrak izan, etekinak egon ala ez, erreformak eta neurriak beti langileon kalterako.
Komunikabideen eraginez, badirudi krisia bankeroena edota patronalarena dela, baina agerian utzi behar da langileok garela kaltetuenak besteek sortutako krisiagatik. Krisi erreala herritarrok sufritzen dugu eta honen aurrean erantzun sindikala eta soziala indartu behar da guztion aldarrikapenak defendatzeko: lana eta aberastasunaren banaketa gehiengo sozialaren interes orokorra bermatzeko.
Manifestazioa larunbatean, abenduaren 13an, eguerdiko 12etan, Zumea plazatik.
BURUNTZALDEKO LAB SINDIKATUA"