Aimar Olaizolak Oianumen ospatu zuen garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 11a, 09:52

Pasa zen astelehenean Aimar Olaizola pilotari goizuetarrak irabazi zuen lau t´erdiko txapela, Donostiako Atano III. pilotalekuan jokatutako final gogorrean, Martinez de Irujori 22-17 irabazi ondoren. Partidaren ondoren, lagun talde handia ondoan zuela, Urnietako Oianume jatetxera etorri zen, goizaldera arte luzatu zen afari batekin garaipena ospatzera. Oier Mendizabal ere pozarren zegoen Olaizolaren garaipenarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!