Arrate pilotalekua erabiltzeko zozketa, abenduaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 11a, 09:50

Zozketan parte hartzen duten taldeek pilotalekua urte guztian zehar erabiltzeko konpromezua hartu behar  dute. Nahiz eta egunen batean ez erabili, orduaren eskubidea mantendu ahal izateko prezio publikoa ordaindu beharko da. 2009 urterako prezio publikoa 12 eurokoa izango da pilotan aritzeko eta beste kiroletarako 21 eurokoa. Epea: Abenduak 17, asteazkena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!