ELGOIBAR 5–2 EUSKALDUNA
Gola: Jon "Robinxou" San Jose.
NACIONAL B MAILA. Gipuzkoarren arteko derbyan tentsioa, golak, jokaldi polemikoak... denetik izan zen. Bi taldeak berriak dira kategorian baina bide oso ezberdina jarraitzen ari dira. Elgoibarkoek jada partida ugari irabazi dituzte eta sailkapeneko erdialdean lasai antzean dauden bitartean, andoaindarrak sailkapeneko zulo beltzean daude. Bien arteko puntu diferentzia ez zen ezertan nabaritu eta nor baino nor ibili ziren partida osoan zehar. Lehen zatian urdiñek hainbat gol aukera egin zituzten, hala ere bakarra sartzea lortu zuten. Lehen zatia amaitzeko gutxi falta zela elgoibartarrek partida berdintzea lortu zuten, areaz kanpoko jaurtiketa geldiezinari esker. Honela atsedenaldira 1-1eko emaitzarekin joan ziren.
Bigarren zatian ordea elgoibartarrena izan zen baloiaren jabetza eta bigarren gol bat sartzea lortu zuten. Zorte apur batekin Jon "Robinxou" San Josek urdiñen bigarren gola sartu zuen. Berdinketarekin tentsioa areagotu egin zen eta epaileek beren agerpena egin zuten, urdiñak ikaragarri zigortuz. Andoaindarrak erabat berotuta zebiltzan eta elgoibartarrek andoaindarren etsipena handitzeko hirugarren gola sartu zuten. Liskarra izan zen Elgoibarko jokalarien jokabide zatarrari esker. Hori gutxi eta partidako azken jokaldian aurkariek bosgarren gola sartu zuten. Denboraz kanpo, baloiak zutoina ukitu baino lehen jada txirrinak jo zuelako. Epaileek beren partida borobiltzeko gola ontzat eman zuten.
ARETO FUTBOL TXAPELKETA
PARTIDAK, 11.JARDUNALDIA
abenduak 13, LARUNBATA
15:30 Arrate New Teen-Kattenazio
15:00 Ondarreta H.Extremeño-Ekhia
16:00 Ondarreta Galparsoro-Txitibar
17:00 Ondarreta E.Berri-Mapfre
18:00 Ondarreta Mendikute-Isaran
abenduak 14, IGANDEA
09:00 Arrate Local 160-P.Ferro
10:00 Arrate Xixkuin-Mjolnir
11:00 Arrate Irubide-Keler
12:00 Arrate Galparsoro B-Ceramicas
09:00 Ondarreta Ozu-Priapismo
10:00 Ondarreta Airuga-Nemux
11:00 Ondarreta Ongi Etorri-Mendi
12:00 Ondarreta Txindoki-Maiton
Atsedena Ekaitz
HURRENGO JARDUNALDIA
ABENDUAK 20–21.