Euskalduna Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 11a, 09:47

EUSKALDUNA
EUSKALDUNA 2–0 MUNDARRO
Gola: Xabier Berrueta, Sergio Pelaez.
Oharra: Minutuko isilunea gorde zen Gaizka Irazuren amonaren eta Miguel Mari Pagolaren omenez.
PREFERENTE. Partida garrantzitsua, hiru puntuak lortzea ezinbestekoa zen. Ondo hasi zen etxeko taldea, gogotsu eta ekimena erakutsiz. Astigarragakoak piskanaka goruntz joan ziren eta falta jaurtiketetan jokalarien altuera baliatuz hasi ziren. 39.minutuan, ordea, etxekoak aurrea hartu zuten markagailuan. Lehen zatia amaitzear zela aurkariak berdintzeko zorian izan ziren. Baina, hurrengo jokaldian, aldaratze batean, baloia Sergio Pelaezen hanketara iritsi eta bigarrena sartu zuen. Bigarren zatian Astigarragakoak gogotsu aritu ziren, gol aukera ugari sortuz. Hutsean geratu ziren, zorionez.
Garaipen honekin 16 puntu lortu dituzte denera, sailkapenaren azken aldean hainbat talde geratu da.

BEASAIN 2–2 EUSKALDUNA
Golak: Asier Extremera, Ceballos.
JUBENILA. Birritan markagailuan atzetik ibili ziren eta birritan berdintzeko gai izan ziren. Jokoa ez zen bizia izan baina emaitza oso ona da. Bi golak, gainera, ikusgarriak.

EUSKALDUNA A 1–2 HERRERA
Gola: Joanes Iturrarte.
KADETEAK. Liderraren aurka galdu zuten. Partida ez zen polita izan, baizik eta makurra. Sportingekoak talde modura hobeto aritu ziren, jokaldi guztiei aurrea hartuz Euskaldunako aurrelarien ekimen oro zapuztu zuten. Ohorezko Kadete mailara igotzeko ligaskarako sailkatuta daude bi taldeak, lehen fasea amaitzeko jardunaldi bakarra geratzen bada ere.

MUNDARRO 11–0 EUSKALDUNA B
KADETEAK.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Tolosa–Euskalduna Pref
Larunbata, 13. 16:30. Tolosa
EUSKALDUNA  jubenila–Kostkas
Larunbata, 13. 16:30. Allurralde
Urnieta–Euskalduna Kad 1A
Larunbata, 13. 16:00. Urnieta
Euskalduna Kad 1B –Usurbil
Larunbata, 13. 12:30. Allurralde
Allerru–Euskalduna Kad F8 Nes
Larunbata, 13. 10:30. Lezo
Euskalduna Inf1–Lazkao
Larunbata, 13. 11:00. Allurralde
Euskalduna Inf F11–Udarregi
Larunbata, 13. 09:30. Allurralde
Elizatxo–Euskalduna Inf F8N
Larunbata, 13. 09:15. Hernani
ARETO NAC B–Comodon
Igandea, 14. 10:15. Lasarte
Umore Ona–ARETO 3m
Larunbata, 13. 18:00. Goizueta
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!