Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 11a, 09:46

TRINTXERPE 3–5 URNIETA
Golak: Oruna (2), Aro (2), Ander.  
KADETEAK. Bi zati oso ezberdin, Pasaian ikusi genituenak. Lehenengoan, etxekoak izan ziren jaun eta jabe, eta atsedenaldira hiru goleko abantailarekin iritsi ziren. Bigarren zatian goitik behera aldatu zen partida. Gorritxoek ondo jokatuz, bost gol egin, beste hainbeste egiteko aukerak galdu eta merezitako hiru puntuak poltsikoratu zituzten.  

HERNANI 2–2 URNIETA
Golak: Endika, Yeray.
JUBENILAK. Eguraldi bikainarekin jokatutako partida  joko eskasekoa izan zen. Hala ere, golak egiteko aukerarik   onenak gorritxoek sortutakoak izan ziren. Atsedenaldira banakoarekin joan ziren, hernaniarrek penaltiz berdinketa lortu ondoren. Bigarren zatian ere aukera ugari izan zuten urnietarrek, baina ate aurrean behin eta berriz kale egin ondoren, ezer gutxirako balio duen berdinketarekin etxeratu ziren.

URNIETA 2–0 SEGURA
ERREGIONALAK.
 
ASTEBURUKO PARTIDAK
Dunboa–URNIETA ERREGIONALA
Gal. Larunbata 13. 19:30.
Tolosa–URNIETA NESKAK
Usabal. Larunbata 13. 10:00
URNIETA JUBENILAK–Ostadar
Urnieta. Larunbata 13. 17:45
URNIETA KADETEAK–Euskalduna
Urnieta. Larunbata 13. 16:00
URNIETA INFANTILAK. Atsedena.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!