Naziotasun Astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 9a, 18:33

Bai Euskal Herriari ekimenak Naziotasun Astea antolatu du abenduaren 16tik 19ra. Hitzaldiak, DVD emanaldiak, erakusketa..., ekintza ezberdinak izango dira: 

Abenduak 16, asteartea: Erakusketa eta Xiberuari buruzko emanaldia.

Abenduak 17, asteazkena: "Euskal Herria nazio bat selekzio bat" hitzaldia, Esait-eko ordezkariak eta hainbat kirolariren eskutik. 

Abenduak 18, osteguna: "Euskal nortasun ikurrak atzo eta gaur" hitzaldia, Iñaki Egaña eta Bai Euskal Herriari ekimenaren eskutik. 

Abenduak 19, ostirala: "Euskal Herria euskararen herria" hitzaldia Inaxio Agirre eta Euskal Herrian Euskaraz-en eskutik. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!