Urte bukaerako kroseko argazki bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 5a, 17:13

Urkamendi eta Zunbeltz elkarteek antoaltzen duten urte amaierako krosak 25 urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, informazioa eta argazkiak bilduko dituen webgune bat zabalduko dute laster. Argazki bilketa martxan jarri dute. Norbaitek kroseko argazkiren bat utzi nahiko balu, hiru bide ditu eskura: Zunbeltz edo Urkamendi elkarteetan uztea, jonliz@telefonica.net helbidera bidaltzea edota Amasa-Villabonako 95 posta kutxara bidaltzea. Kasu honetan, argazkiak nola itzuli behar diren zehaztu behar da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!