Salvadora guneko 27 etxebizitza tasaturen zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abenduaren 5a

Orain egun gutxi Salvadora guneko 49 babes ofizialeko etxebizitza zozketatu eta gero, 27 etxebizitza tasaturen zozketan parte hartzeko izen-ematea zabaldu da orain. Abenduaren 17a arte eman daiteke izena udaletxean. Segidan bete beharreko baldintzak:

Esleipen era:
Zozketa publikoa

Esleipendun izateko baldintzen laburpena:
a) Norbanakoen baldintzak
Esleipena jasoko dutenak adin nagusiko pertsona fisikoak izango dira, edota bizikidetza-unitateak.

Bizikidetza-unitatetzat hartuko da helbide berean bizi diren edo biziko diren bi pertsona edo gehiagok osatutakoa. Horien arteko lotura ezkontzaren bidezkoa edo ezkontzakoaren antzeko beste lotura-motaren baten bidezkoa izan daiteke, baita adopzioaren edota 3. mailara arteko odol-ahaidetasuna edota 2. maila arteko ezkontza-ahaidetasun bidezkoa ere. Ez da bizikidetza-unitatetzat hartuko adiskidetasun edo komenentzia arrazoiengatik elkarrekin bizitzea.

b) Erroldatze baldintzak
Etxebizitzetako baten esleipendun izateko bakarka aurkeztuko den pertsonak edota titular moduan agertu nahi duen bizikidetza-unitatea osatzen dutenetako batek lotura izan beharko du Villabonarekin, jarraian adieraziko diren era hauetakoren batean:

-Villabona izatea ohiko bizilekua eta bertan erroldatuta egotea gutxienez 2003ko abenduaren hamabostetik eskaerak aurkezteko epea amaitzen den eguna arte, hau da, 2008ko abenduaren hamabosta arte.

-Villabonan gutxienez hamabost urtez erroldatua egon izana eta oinarri hauek onartzen diren egunean Villabonan erroldatuta egotea.

c)Etxebizitza beharren baldintzak
Udal etxebizitza tasatuen onuradun guztiek (elkarbizitza-unitateko kide guztiak sartzen dira onuradunen multzoan) bete behar duten baldintza da etxebizitzarik ez edukitzea era hauetakoren batean: Jabetzan –erabatekoa edo azalerakoa- edota biziarteko gozameneko eskubide erreal bezala.

d) Baldintza ekonomikoak
Gehieneko diru-sarrera neurtuak urteko 52.500´00 eurokoak izango dira, eta gutxieneko diru-sarrera neurtuak berriz urteko 9.000´00 eurokoak. Mugikortasun urria duten ezinduak izanez gero (horrela definituta 2002ko abenduaren 30eko Aginduan –etxebizitzen beharrari buruzkoan-, eta haren ordez atera daitekeen ondorengo legediaren arabera), aski izango da 3.000´00 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea.

Diru-sarrera horien justifikazioak 2007ko ekitaldikoa izan beharko du.

Ezaugarriak:
Jabetza-erregimena dagokio honelako etxebizitzen erosketari eta Udal etxebizitza Tasatuen (UET) araudi orokorraren menpe egongo dira etxebizitzak, behin-betikotasunez.

Eskaerak aurkezteko epea:
Abenduaren 17a arte, 09:00etatik 14:00etara.


Lekua:
Udaletxeko Erregistro Orokorra.

Kontsultak:
Lanegunetan (astelehenetik ostiralera, biak barne) kontsulta hartuko da eta eskaera egiteko eredua emango da udaletxeko Osoko Aretoan, 10:00etatik 14:00etara

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!