Zizurkilgo Kirol Astea aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 4a, 14:36

Abenduaren 9tik 14ra luzatuko da aurtengo kirol astea. Aurten, Jon Tecedor pultsulariari eskaintako omenaldia eta erremonte partidak izango dira berrikuntza nagusiak. Patxi Zeberio, Xanti Aizpurua eta Batis Kortajarena izan dira aurkezpenean, Mari Anjeles Lazkanorekin batera. 

Abenduak 9, asteartea

Felix Baltistan Fundazioaren argazki erakusketaren inaugurazioa 19:00etan Atxulondo Kultur Etxean.


Abenduak 11, osteguna

Josune Bereziartuk BIDE BERRIAK. ILUSIO BERRIAK ikus ñentzunekoa eskainiko du Atxulondo Kultur Etxean 19:30ean.


Felix Baltistan Fundazioko ordezkariek beraien proiektuaren inguruko hitzaldia eskainiko dute 19:30ean Atxulondo Kultur Etxean eta, ondoren, ZIZURKILGO KIROLARIEI OMENALDIA: Maitane Aburuza, Nerea Amilibia, Aitziber Ibarbia, Iñaki Urkola, Jon eta Igor Sasiain, Teddy Martinez, Ekaitz Kortajarena, Iker Hernandez, Tamara Lozano, Ander Altuna, Andoni Usandizaga eta Imanol Arruti.

Abenduak 13, larunbata 

HAMABI ORDUZ KIROLEAN ZIZURKILEN:
16:00-18:00: Haurrentzat ginkana Otañoko frontoian eta, ondoren, merienda eta opari banaketa.
18:00: JON TECEDORRI OMENALDIA Intxaur Frontoian:
22:30: ZIZURKILGO XII. GAU KROSA: Aurretiaz orrian egindako izen emateak DOAN eta egunean bertan 21:30etik aurrera 5 euro.

Abenduak 14, igandea

ERREMONTE partidak Intxaur frontoian 12:00etan:
- Lehenengo partida: Etxabe II - Zubizarreta / Ibarzabal - Baleztena

- Bigarren partida: Zeberio II - Aizpurua II / Uterga - San Migel.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!