Atzo iluntzean jende asko gerturatu zen Gurea zinemara, babes ofizialeko etxebizitzen zozketa jarraitzeko. 49 etxebizitza zozketatu ziren guztira: 2 ezinduentzat eta 47 ezintasunik gabekoentzat. Guztira 241 herritarrek emana zuten izena. Haietako batzuk oso pozik joan ziren etxera, beste batzuk hurrengo aukeraren baten zain. Eta hurrengo aukera hori Salvadora gunean bertan zozketatuko diren 27 etxebizitza tasatuak izan daitezke. Gaurtik abenduaren 17ra izena emateko aukera izango da udaletxean, 09:00etatik 14:00etara.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!