Kalejira eta bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 3a, 20:32

Joan zen larunbatean ospatu zen Txanbolin txistu bandak antolatutako IV. kantu kalejira eta bazkaria. Eguerdiko hamabietan San Juan plazatik abiatuta, herrian zehar ibili ziren kantuan Txanbolinekoak eta beste hainbat musikariren laguntzarekin. Egiten zuen haize hotzari aurre egiteko, urteroko geldialdia egin zuten Muazpi harategian, bertan, Pello eta Arantxak prestatutako hamaiketako goxoarekin barruak goxatu ondoren kantuan jarraitzeko. Ordubiak aldera, Eteneta elkartean eman zioten hasiera bazkariari.  Begoñak eta Rosak prestatutako bazkarian iaz baino jende gutxiago elkartu baldin bazen ere, giroa beti bezain bikaina izan zen. Bazkalostean,  elkartean bertan, berriro kantuan jardun ziren zazpiak aldera arte. Orduan, Agur jaunak abestu eta jaia amaitutzat eman zen datorren urte arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!