Javier Seguradoren hitzaldia Lekaion

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 3a, 20:32

Azaroaren 26an Lekaio kultur etxean, Javier Segurado Urnietako arkitektoak, hitzaldia eskaini zuen Mikaela enea etxea gaitzat hartuta.

Aretoa erdi betea zela, eta irudiz lagundurik, lehenengo, Aralarko parke naturalean kokaturiko Lizarrustiko parketxean burutu berri dituzten berrikuntzak pausuz-pausu erakutsi zituen. Ondoren, beste hainbat gai jorratu zituen, eta azkenik, Mikaela eneari buruz jardun zen, argi eta garbi adieraziz hau botatzearen kontra dagoela. Bera, politikariek eraisteko emaniko arrazoiekin (Idiazabal kaleko lerroa ez duela mantentzen, han sartu nahi dena ez dela kabitzen...) ez dator bat. Bere ustez, dagoen eraikuntzatik abiatuta aukera ugari daude, egin nahi den kultur gune berriaren beharretara egokitzeko, horretarako besteak beste, eraikinak atzealdean duen zelaiak ematen dituen aukera ugariak aipatu zituen. Urnieta, eraikin zaharrik gabe geratzen ari den neurri berean, bere nortasuna ere galtzen ari dela aipatu zuen hitzaldiaren amaieran.  
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!