Martin Ugalde ipuin lehiaketako sari banaketa pasa eta aste gutxira, Andoaingo Udalak erreportari gazteak sarituko ditu. Aurtengoa Erreportari Gaztea Sariaren hamaikagarren edizioa da eta, guztira, berrogei lan aurkeztu dira. Iaz baino bederatzi gehiago. Epaimahaiak, aurten, hiru sari emango ditu. Baina ez hori bakarrik, aipamen berezia jasoko du laugarren lan batek. Ezin oraingoz informazio gehiago aurreratu, irabazleen izen abizenak abenduaren hamaikan aditzera emango baitira Gazte Lokalean, arratsaldeko seiretatik aurrera. Aurreko urteetan bezalaxe, saria jasoko duten lanak argitara emango dira.
Gazte Astea 2008
Abenduak 22, astelehena 17:00. Ping-pong eta Futbolin Txapelketak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!