Kautaren diskoa eta zuzenekoa Durangon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abe. 3a, 20:28

Eskualdeko kultur ordezkarien artean, Kautaren azken lana nabarmentzen da diskogintzaren alorrean. Hirugarren diskoa lantzeko Kataluniara abiatu ziren, udan. Hango egonaldiaren ondorio da Isladak izeneko diskoa. Durangoko Azokan aurkeztuko dute zuzenean, larunbat honetan Plateruenan eskainiko duten kontzertuan. Disko berriko kantuak aurkezteko biratxoan hiriburu ezberdinetatik igaroko dira: Donostia, Gasteiz... 2009ko urtarrilaren 10ean milaka zaletu biltzen diren Hatortxu Rock jaialdian arituko dira.
Gaur egun Kauta taldeko kide dira Mikel Moreno (argazkian), Adrian Elustondo eta Gorka Mendizabal. Hirugarren diskoarekin Euskal Herriko mugak gainditu nahi dituzte. Andoaindarrek egun hauetan burutzen ari den Durangoko Azokan zeresana emango dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!